XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tegiaren antolapide guztiak edo honen antolapide gehienak daudeneko Kondaira-Lurraldeko Arduralaritzak baimena emateko eta erroldean sartzeko agintepidea izango du.

2. Atala.

- Tegiek ihardutzeko edo horiek erroldean sartzeko baimena eman aurretik agiri-paperak eskatuko dira eta Apirilaren 24eko 1119/1975 Dekretoan eta 1980.eko Uztailaren 28ko Ministeritza-Aginduan adierazitako ikertaldiak egingo dira.

Erroldean sartu ondorengo ikertaldietan era berean egingo da.

3. Atala.

- 1. Erroldean sartutako tegiaren ihardun-adierazpideak, dagokion zenbakia eta bertan kokatuta dagoeneko Kondaira-Lurraldea izango ditu erroldean sartzeko aipamenak, honako era honetan:
A) Tegi-moetari buruzko aipamenak, NZ, EPE, CAC eta AV hasierako hizkiez adieraziko dira, 1980.eko Uztailaren 28ko Aginduaren bigarren atalaren lehenengo puntutik laugarrenerainoan adierazitako ekintza bakoitzaren arauera.

B) Zenbakiak hurrenez-hurren emango dira eta pilagarriak izango dira, ekintzak direnak direla.

C) Azkenez, VI, SS edo BI adierazgarriak jarriko dira, Arabako, Gipuzkoako edo Bizkaiko Erroldetegian sartzearen arauera, hurrenez hurren.

2. Tegia, halaber, Abereen Ustiaketarako Erroldean sartuta baldin badago, berari dagokion erroldeango aipamena jarriko da.

4. Atala.

- Tegi bakoitza baimendu eta erroldean sartu ondoren, Erroldeko Arduradunek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu-Sailordetzari errolderaketaren berri emango diote, errolderatutako tegiaren ekintzei eta zernolakoei buruzko laburtutako txosten bat bidaliz.

BEHIN-BEHINGO ERABAKIA.

Euskal Herrian ihardun eta baimenik ez duten abere-gune, zaldiketa egiteko tegi eta laguntzarako abereen suztapen eta zaingorako tegiek, hiru hilabeteko epearen barruan, dagokion Erroldeko Arduradunari bertan sartzeko beharrezko agiri-paperak aurkeztuko dizkiote.

AZKEN ERABAKIA.

Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan sartuko da indarrean.

Gasteiz, 1985.eko Maiatzak 10.

Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.